XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERDI-AROA, V-XV MENDEAK: EUROPA'REN KRISTAUTZEAASIS'KO FRANTZISKO DONEA: BEARTSU IZATEA TA ESKUZABALTASUNA
OARRAK.
- Erdi-Aroaren Kondaira ulertu aal izateko, auxe euki bear dugu gogoan: Mundu osoaren Kondaira ta Elizaren Kondaira aldi artan gauza bera zirala.
Orrela, Erroma'ko Inperioa erori zanetik Amerika aurkitu arteko guztian beintzat, gauza beraren izena ta kondaira ziran Europa ta Eliza, ain bat eginda joan bai-ziran.
-
Izan ere mundu ura ia erabat nekazari-mundua zan, onelatsu banatuta: mendietan artzaiak, beterrietan nekazariak edo lurgiñak eta uri jendetsuetan eskulangilleak.
Inperio ta erreinu aundien politika-antolaketa, erorita zegoanez, agintaritzarik ezaren utsunea sortu zan, eta orren ondorioz, segurantzirik eza ta naasteak gertatu ziran.
Eta giro artan bi gauza gertatu ziran: a) Lur-jabe aundi batzuk, beren lurrak lantzeko dituzten menpekoekin eta gaztelu sendoetan ondo babestuta, jende xeentzat askotan zapaltzaille:
b) Urrutietatik indarrean sartu ziran errialdeak, bai Iparreko
- Jendeen bizitzak eta lurrak segurantzirik edo babesik gabe zeuden aldi artan, eta jende geienak gose ta beartsu, bizi-eziñen zebiltzalarik, Elizak artu zuan aginte-ardura: batetik, uri aundietako erri-agintea bera ere Gotzaiek artu zuten, eta bestetik, lekaide edo
Onela, bada, Elizak Gotzaien eta lekaideen bidez, errien ezitzaille-eginkizuna artu zuan, sinismena zabalduz, lekaide-etxeen inguruetan ikastetxeak eraikiz, lurrak lantzeko aurrerapenak erakutsiz, aginte-bideak eta legeak jarriz.
Europa eskolatzeko ta kristautzeko lanean, besteak beste, iru santu aundi ta ezagun auek oso ere oso garrantzizkoak izan ziran: Tours'ko Martin, Benito ta Patrizio santuak.
- Geroago, 1.000'gn urtetik aurrera, aurrerapen eta indarrez jaztera eldu zanean Europa, toki ta lurralde berrietara zabaltzearen billa asi zan: Batetik,
Gertakizun samingarri bat ere gertatu zitzaion Elizari: Sortaldearen banaketa, au da, Sortaldeko Eliza ta Sartaldekoa, zatitu egin zirala.